Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arte burutu dute Elgetako eskolan Kultura Astea, eta egunotarako antolatutako ekimenen artean bisita berezia jaso zuten atzo: Aizpea Goenaga aktore eta idazlea. Eskolako neska-mutikoen arratsalde pasa atsegina egin zuen Goenagak, eta literaturaz gain, antzerkirako aholkuak ere eman zizkien elgetarrei.