Liburuak herriko plazara atera ditu udal liburuzainak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko apirilaren 23a

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur eta Maria Elena Eztenagak mahaia jarri du herriko plazan. Jende ugari hurbildu da.

Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Urtero legez, Maria Elena Eztenaga udal liburuzainak herriko plazara atera ditu liburuak. 16:00etatik 19:00etara egon da liburuekin plazan. Liburutegira ekarritako argitalpen berria jarri ditu ikusgai. Gainera, liburu asko banatu ditu herritarren artean borondotearen truke.

    Herritarrek udal liburutegia asko erabiltzen duela adierazi du Eztenagak. "Jende asko etortzen da, baina gehiago izan daitezke", adierazi du Eztenagak. "Orain, gainera, igogailua ipiniko dute kultura etxean. Ea jende gehiago etortzen den".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak