Leo Bassiren emanaldia eragozteko 200 eskaera jaso dituzte udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko azaroaren 20a

Leo Bassik abenduaren 1ean eskainiko du 'Instintos Ocultos' delako ikuskizuna Espaloian. Oxel Erostarbe alkateak esan du ez duela inongo neurririk hartuko.


Elgetako Udalak 200 mezutik gora jaso ditu azken egunotan Internet bidez Leo Bassik abenduaren 1ean Espaloian egingo duen ikuskizuna bertan behera uzteko neurriak hartzeko eskatuz. Bigarren aldia da Bassi Elgetara datorrela eta iaz ere antzerako mezuak jaso zituen Elgetako Udalak.

Alkateak ez du neurririk hartuko

"Ez dut Leo Bassik Espaloia Kafe Antzokian egingo duen ikuskizuna dela-eta inongo neurririk hartuko", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Ez Leo Bassik, ez beste inork, ez du merezi bere ideia, iritzi edo pentsaerak libreki azaltzeko eragozpenak izatea".

Leo Bassiren aurkako kanpaina bortitza piztu zen iaz artistak La Revelación delako lana aurkeztu zuenean. Erostarbek herritarrak animatu gura ditu aurtengoan Instintos Ocultos delakoa ikustera joateko. "Herritarrek erabakiko dute ikuskizunak merezi duen edo ez . Bakoitzak bere iritzia izango du. Horretan datza adierazpen askatasunak, guztion askatasunean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak