Lehenengo elur malutekin herria zuritzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abenduaren 14a

Iragarrita zeuden eta iritsi dira denboraldiko lehenengo elur malutak. Poliki bada ere hasi dira bazterrak zuritzen. Elur-kota, goizean 100 eta 200 metro artean kokatu da. Arratsaldean, ostera, igo egingo da eta eguneko azken orduetan 300 edo 400 metrora kokatuko da. Hala ere, prezipitazio maila txikia izango dela iragarri dute; hortaz, ez du elur askorik botako.

Bihar, martitzena, egunaren lehen partean, elur kota 400 metrora kokatuko da, eta arratsaldean 500 metro ingurura igoko da.

Hotza

Tenperaturak 0 eta 5 gradu bitartean ibiliko dira bihar. Hotza izango da nagusi, hortaz, datozen orduetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak