Lehenengo 'asaltoa' gaindituta, umeen eta erretiratuen eguna gaur Elgetako jaietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 3a, 15:31
Bost bat koadrila mozorrotu ziren; bi Udalak emandako gaia –artikoa– aintzat hartuta. Beste bik, Athletic taldeak ateratzea lortu ez duen gabarra aukeratu zuten eta bosgarrenak errozioa.

Alkate txikiaren izendapenarekin eta brindisarekin eman zieten atzo hasiera Elgetako jaiei. 19:30ean mozorro jaitsiera egin zuten Salbador kalean Ustekabe txarangak eta buruhandiek. Inguruan, eskimal eta pinguino ugari, izan ere Udalak ipinitako gaia Artikoa izan da aurten.

Herriko plaza 'izoztu' bat aurkitu zuten haur jolasetara hurbildu ziren umeek. Elurretako panpinak egin zituzten, arrainak arrantzatu zituzten eta zakurrek tiratako leran ibiltzeko aukera ere izan zuten.

Mozorro gaua

Herri afaria egin zuten, ostera, Elgetarrek. Mozorroen artean pinguinoak, eskimalak, athletic taldeko jarraitzaileak eta andaluz taldea. Dantzarako Kupela taldeko kideak izan ziren plazan. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, izan ere, zirimiria izan dugu Elgetan ia gau osoan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak