Lau elgetar domekan Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak sarituko dituenen artean

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urriaren 20a

Isabel Richard eta Ana Urtzelaik urrezko domina jasoko dute; Elisabeth Arantzabal eta Juan Ramon Irazabalek, berriz, zilarrezkoa.

Domekan, hilak 24, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak 160 lagun inguru elkartuko ditu Elgetan. Urteroko ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte Espaloia kafe antzokian 13:30ean hasita. Aurretik, meza entzungo dute Elgetako elizan. Debagoienako eta Debabarrenako odol emaileak daude gonbidatuta ekitaldi horretan parte hartzera.

Odol premia dago

Elgetan urtean bitan egiten dira odol ateraldiak. Hurrengoa azaroaren 25ean egingo dute 18:00etatik 20:00etara udaletxean. "Odol premia dago", adierazi du Elgetako ordezkari Maria Asun Agirrek. "Garrantzitsua da odola ematera etortzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak