Goienak Kantari karaoke ikuskizuna antolatu du bigarren aldiz, eta aurreko edizioan ez bezala, honakoan Elgetak ordezkaritza izango du bertan.
Jone Elkorok, Maialen Zubiaurrek, Naren Muñozek eta Goizaldi Arotzenak osatuko dute Elgetako taldea. Dagoeneko ezagutzen dute karaoke ikuskizunerako egokitu zaien kantua; Sugan taldearen Zarena Zarelako, hain justu ere. "Ez genuen kantua ezagutzen, baina gustatu zaigu", adierazi du laukoteak.
Gustuko dute abestea
Udaberrian hasiko ditu ikuskizunak Kantarik eta Bergarako saioan hartuko du parte Elgetako taldeak. Aurretik, kantua ikasi eta koreografia prestatu behar dute. Horretarako hitzordua dute apirilaren 5ean Bergarako Aranzadi ikastolan.
"Asko gustatzen zaigu abestea", esan digu Elgetako laukoteak. "Jolas orduan beti gaude kantuan eta dantzan. Horregatik eman dugu izena Kantarin, kantuan eta dantzan egiteko eta ondo pasatzeko aukera bat dela usten dugulako".