Lasterketara elite eta 23 urte azpiko onenak etorriko dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uzt. 13a, 12:48
Elgetako Mendiko 23. Kriteriuma jokatuko da domekan. Elgetako Txirrindulari Elkarteko presidente Emilio Mandalunizendako azkenengo urtea izango da. Kargua uzteko erabakia agertu du.

Domekan (10:00) jokatuko den Euskalduna Sariko Mendiko Kriteriumean 120 txirrindulari espero dituzte antolatzaileek. 
Elite eta 23 urte azpiko ziklista onenak izango dira Elgetako lasterketan. Antolatzaile lanetan dabilen Emilio Mandalunizek esan du maila ona egongo dela txirrindularien artean. "Alfus eta Seguros Bilbao taldeak ondo dabiltza denboraldi honetan, baina ez dago sekula esaterik. Lasterketa hau oso gogorra da eta edozer gauza gerta daiteke". esan du. Aurtengoan ere lasterketa erabat hautsita iritsiko dela uste du Mandalunizek, 122 kilometro egin eta gero.


Areitio eta Asentzio

Urtero legez Langarikaren izenean emandako trofeoa irabazi ahal izango dute txirrindulariek denboraldiko proba gogorrenetakoa den honetan. Elgetatik Bizkaia aldera egingo dute txirrindulariek: Elorrio, Abadiño, Durango, Berriz, Zaldibar, Areitio gaina (mendiko saria), Ermua, Eibar (Kantoi gasolindegian tarteko helmuga), Eibarko saihesbidea, Maltzaga, Soraluze, Bergara, Angiozar, Asentzio gaina (mendiko saria), Elgeta, Elorrio, Berriz, Abadiño (tarteko helmuga), Atxondo, Elorrio, Elgeta, Asentzio gaina (Langarika saria), Kanpanzar, Epele, Bergara, Elgeta. Antolatzaileek espero dute lehenengo txirrindulariak 13:00ak aldera iritsiko direla Elgetako helmugara.

Errelebo beharrean
Elgetako Txirrindulari Elkartean 23 urte presidente izan ostean Emilio Mandalunizek kargua uzteko erabakia hartu du. "Jende berriak hartu behar du erreleboa", adierazi du Mandalunizek. "Ni prest nago bizpahiru urtean talde berriari nire laguntza eskaintzeko, baina uzteko garaia iritsi dela uste dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak