Larruzko ehun bat beroki lapurtu dituzte Elgeta Piel dendatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko ots. 21a, 12:23
Astelehenean, 05:00ak aldera, alarma kendu, atea bortxatu eta arrastorik utzi barik larruzko ehun bat beroki eraman zituzten lapurrek Elgeta Piel dendatik.

Palanka batekin atea bortxaten saiatu ziren, baina atearen aluminiozko estrukturak eman egin zuen eta kristala oso osorik jausi zen lurrera. Bestelako kalterik egin gabe sartu ziren lapurrak dendara. Aurretik, alarma, telefonoa eta argindarra moztuak zituzten. Ertzaintzak dio lapur profesionalen lana izan dela.
"Ez ginen etxean", azaldu dio GOIENAri Elgetako Piel dendako arduradunak. "Madrilen ginen larruzko jantzien ferixa batean arropa erosten". Nahigabea handia da. "Ez dakigu oraindik zenbat diru eraman duten larrutan, baina asko ehun bat beroki eraman dituzte-eta".


Arrastorik utzi gabe
Elgetan ez zen alarma hotsik entzun, baina telefonogunean jaso zuten abisua. Eztzainak etorri zirenerako, ordea, dena eginda zegoen. Aurreko astean, Bergarako supermerkatu batean antzeko saiakera bat izan zela jakin dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak