Larrabiltzearra auzoko bidea Diputazioak gaizki konpondu duela diote auzotarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko ira. 21a, 16:26
Diputazioak aglomeratu txarra bota duela-eta bidea ondo jartzeko eskatzen dute. Elgetako Udalak bilera eskatu du auzotarren salaketok Diputazioari aurkezteko

Diputazioarena izan da orain arte Larrabiltzearra auzoko bidearen titularitatea. Udalak hartu behar du orain ardura hori, baina aurretik Diputazioak bidea egoera onean lagako zuela adostu zuten alde biek.
Aldundiak egin ditu lanak, baina auzotarrak kexu dira. Diputazioak kalitate txarreko aglomeratua bota duela salatzen dute. "Oso aglomeratu txarra bota dute", esan du Enrike Ormaetxea auzotarrak. "Hemen lanean ibili zen langile batek esan zidan azken hogei urteotan ez dutela aglomeratu hori inon bota.  Ez dakit zergatik bota duten hemen. Nire ustez aprobetxatzearren edo". Ormaetxeak dio aglomeratua lehertu egiten dela, batez ere pisu handiko ibilgailuekin.


Auzoko sarrera, okerren
Zoroa altxatuta dago Larrabiltzearra auzoko bidean leku bat baino gehiagotan. Arazoa auzoaren sarreran ikusten da argien. "Traktoreak ibiltzen dira sarri bide honetan. Asko dira, gainera, auzoaren sarrera buelta emateko erabiltzen duten kamioiak. Ibilgailu horien joan etorriek lehertu egiten dute zoroa eta eskatzen dugu Diputazioak bidea esandako moduan lagatzea", esan du Ormaetxeak. "Gainera, alkateari esan diot errepide horren titularitatea ez onartzeko Diputazioak bidea behar den moduan konpontzen duten arte".

Udalak bilera eskatu du
Elgetako Udalak bilera eskatu du Diputazioarekin udal aparejadorearen informeak ere arazoak antzeman dituelako bide horretan. Laster egitea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak