Laguntza eskatu dute udaletxetik jaietan haurrendako ekintzak antolatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ekainaren 26a

Hiru egunetarako eskatzen dute laguntza, uztailaren 2rako, 3rako eta 5erako.


Elgetako jaietan umeen zuzendutako ekintzak antolatzeko laguntza 'gustura hartuko genuke', adierazi dute udaletxetik. Uztailaren 2an, 14.30ean, plazan egingo diren jokoetarako muntaia lana egiteko; uztailaren 3an, 13:30ean, plazan egingo den bazkarian zerbitzari lanak egiteko; eta uztailaren 5ean egingo den play-back saiorako ume txikiak antolatzen laguntzeko. Esku bat botatzeko prest egonez gero udaletxera edo Rebeka Uberarenga jo behar duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak