Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kutxak antolatuta astronomia ikastaroa egingo dute Kultura Etxean. Urriaren 19an hasiko da ikastaroa eta urriaren 28an amaituko da. Astean bi egunetan emango dituzte eskolak, martitzen eta eguenetan, 18:30etik 20:30era. 10 orduko iraupena izango du, eta euskaraz izango da. Oraindik aukera dago izena emateko; 30 euro ordaindu behar da horretarako. Parte hartzeko 'www.kutxasocial.net' helbidean eman daiteke izena.