Ez da lehenengo aldia horrelako ekintzak kultura etxean jasaten dituztela. Oraingoan martxan ipini berria den igogailuan hustu dute hautsezko su-itzalgailua. Udaletxean kezkatuta daude behin eta berriz gertatzen diren baldarkeria ekintza horiekin. Kultura etxeko erabiltzaileei eragozpenak sortzeaz gain kostu bat suposatzen dute.