Espaloian egingo dituzte saio horiek eguaztenan, eguenean eta barikuan 19:00etatik 21:00etara. Doan izango dira eta herritar guztiei zabalik. Jauziak, Lantzeko zortzikoa, zirkulu zirkasiarra eta Chapelloise bikotekako korro-dantzak zein Europa erdialdetik datorren Scottish bikote dantzak erakutsiko ditu.
Zapatuan plazan
Dantzak horiek Herriko plazan dantzatzeko aukera egongo da zapatuan. Erdizka Lauetan taldeak girotuko du bazkalostea Koadrilen egunean. Interesa duenak hilaren 17an du lehenengo hitzordua.