Korrikaldirako prestatutako 70 petoak agortu egin ziren

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 8a, 14:55
Emakumearen eguna ospatzeko korrikaldia egin zuten atzo, domeka, Elgetan. Herriko hamaika taldek hartu zuen parte.

Balorazio positiboa egin dute udal ongizate sailetik. "70 peto prestatu ziren lasterketarako eta guztiak erabili ziren", adierazi du Edurne Alberdi zinegotziak. Lehenengo aldiz korrikaldia antolatu zuten herrian, eta 11 taldek herriko kaleetan barrena egin zuten korrika, talde batek besteari lekukoa pasatuz. Gaztetxeko kideak, eskolakoak, erretiratuak, musikariak, baserritarrak, kirol zerbitzuetakoak, udaletxea, Euskal presoak Euskal Herrira taldea, Ipintzako gazteak... Bigarren mailako herritar izan nahi ez dugulako lelopean egin zuten korrika. "Korrikaldiarekin adierazi gura izan dugu ezberdintasunek jarraitzen dutela, eta denok mugitu behar dugula", adierazi du Alberdi zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak