Kontuz Amillagako biribilgunean, zirkulazioa desbideratu dute-eta

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 19a, 16:18
Bergara eta Elgeta artean dagoen Amillagako biribilguneko lanak direla-eta, aurreikusten dute hilabetez mantenduko dela desbideratzea.

Amillagako biribilgunean egiten ari diren lanak tarteko, zirkulazioa desbideratu egin dute gaur hasita. Aurrerantzean, Bergaratik Elgetara sartzeko dagoeneko eginda dagoen biribilgunearen zatitik biratu beharko da. Elgetatik Bergarara doan zirkulazioa, berriz, Deba ibaia gurutzatu aurretik dago desbideratua.

Aitziturri eta Amillaga-iparraldea poligonoetan sartu edo irteteko ere kontuz, aldaketak daude-eta.

 

Amillagako bidegurutzea, Bergara map

Desbideratzeok, hilabetez

Aldaketa horien eragina ahalik eta laburrena izan dadin, lanak azkartzea du helburu bideazpiegituretako sailak. Kalkulatzen dute hilabete iraungo dutela zirkulazio aldaketok. Biribilgunea, berriz, urte amaierarako amaituta egotea aurreikusten dute. Helburua da puntu horretan bide segurtasuna handitzea, eta trafikoa arintzea.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak