Konpondu eta margotu egin dute udaletxeko areto nagusia

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 18a, 11:14
Bideberri mankomunitatearen Auzolan programaren bitartez Elgetako hiru lagun kontratatu dituzte sei hilabetean hainbat lan egiteko.

Azken hiru asteotan ezohiko itxura izan du udaletxeko osoko bilkuren aretoak. Hiru lagun gogor aritu dira lanean areto nagusiari itxura berria emateko. Elgetarrak hirurak, Bideberri mankomunitatearen Auzolan programaren barruan aritu dira lanean.
Ikastaroa egin zuten lehenengo; pintura eta lorezaintza ikastaroa, hain zuzen ere. Orain, praktikak egiten ari dira. Hiru asteotan udaletxeko areto nagusia konpondu eta margotu dute. Datozen egunotan Salbador kale osteko aparkalekuak eta garajeetarako sarrerak margotzen ikusiko ditugu, eta aurrerantzean herrian lorezaintza lanak ere egingo dituzte. Langabezian zeuden, eta Auzolan programaren bitartez sei hilabeteko lan kontratua egin zaie.
     Uste baino denbora gehiago behar izan dute areto nagusia txukuntzeko. "Aretoa margotzea zen hasiera baten gure egitekoa, baina pintura kapa bat eman eta hurrengo egunean guztia altxatua zegoen horma pusketatan jausten zelako. Azkenean, igeltserotza lanak ere egin behar izan ditugu", esan digu langileetako batek. "Hori bai, aretoa oso dotore gelditu da, ederra aldea!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak