Koadrilen Eguna, Emakumeen Bira eta garagardo jaia, bihar, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko eka. 11a, 13:51
Gisatu lehiaketa, umeendako puzgarriak, herri bazkaria, dantzaldia, hirunako futbito txapelketa eta kontzertuak. Ekintza ugari ditugu bihar, zapatua, herrian.

Aste bukaera hitzorduz kargatuta dator. Udalak bigarrenez antolatutako Koadrilen Egunaren barruan gisatu lehiaketan parte hartzera gonbidatuta daude herriko koadrila guztiak. Sari banaketa 14:30erako iragarri dute. Goizez puzgarriak egongo dira umeendako Salbador plazan. Herri bazkaria eta Arrabost taldearen dantzaldia ere egongo dira.              

     Arratsalde-iluntzerako, aldiz, gaztetxeak garagardo jaia antolatu du. 17:00etarako hiruko futbito txapelketa iragarri dute. 22:30etik aurrera, berriz, bost talderen kontzertua egongo da gaztetxean; Toxikas, Desprezio, Rombos negros, Injurias eta Fimosis Kronika. Sarrera hiru euro da.

Emakumeen Bira

Eta ez ahaztu Elgetan izango duela bihar helmuga Emakumeen Birako erlojuaren aurkakoak. Hori dela-eta, Elorrio eta Elgeta arteko bidea itxita egongo da 09:30etik 12:30era. Munduko txirrindulari eta talde onenak osatzen dute aurten Emakumeen Birako tropela. Helmuga, Salbador kaleko bidegurutzean, Kanpanzarreko bidean egongo da. Lehenengo txirrindulariek 10:00etan emango dio hasiera erlojupekoari Elorrion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak