Kirol zerbitzuetako saio irekiak egingo dituzte zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 10a, 15:53
Herritarrek spinning, aerobiton, pilates eta gimnasia saioak doan egiteko aukera izango dute zapatu arratsaldean.

Zapatu arratsaldean udal kirol zerbitzuak antolatuta saio irekiak egingo dira herrian. Spinning, aerobiton, mantentze gimnasia eta pilates saioak izango dira. Denak doan eta herritar guztiei zabalduak. "Datorren ikasturteko kirol zerbitzuetan eskainiko ditugun jarduerak zeintzuk izan daitezkeen erakutsi nahi diegu herritarrei", adierazi du Rebeka Ubera kirol zinegotziak. "Elgetarrak saio irekiotara etorri eta proba egitera animatzen ditut".

Ordubeteko lau saio

Ordubeteko lau saio izango dira, eta guztiak doan. 16:30ean hasita spinning saioa eta aerobitoia egingo dituzte Herriko plazan. Maala parkean mantentze gimnasia saioarekin hasiko dira 17:30ean, eta pilates saioak hartuko du lekukoa 18:30ean. Eguraldi txarrarekin kiroldegira eta eskolako psikomotrizitate gelara eramango dituzte ekintzok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak