Kirol zerbitzuak izena emateko bigarren txanda zabaldu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urr. 3a, 21:25

Asteon hasi dira zerbitzuak. Pilates saioak ez du aurrera egin eta batuka-funky-tonifikazio saioa osatu gura dute.

Martxan dira udal kirol zerbitzuak antolatutako jarduera gehienak. Pilates saioak ez du aurrera egin ez baita nahikoa jende apuntatu. "Goizeko 08:00etan proposatzen genuen eta uste dut ordutegia arrakasta eskasaren arrazoietako bat izan dela", azaldu du kirol teknikari Oskar Carrascalek.

       Gainontzeko zerbitzuetan osatu dira taldeak nahiz eta batuka-funky-tonifikazio taldea oso justu dagoen. Taldea osatze aldera bigarren izenemate txanda irekitzea erabaki dute arduradunek. Txanda hori urriaren 12ra arte egongo da zabalik. Ate irekiko astea ere antolatu dute jardueraren bat probatu nahi duenak inongo konpromisorik gabe proba dezan.

Zazpi jarduera martxan
Eskainitako zerbitzuen artean mantentze gimnasiak, tai-chi saioek eta psikomotrizitateak izan dute arrakasta gehien. Azken honetan, gainera, bi talde osatu dira. Guztira zazpi jarduera daude martxan: nagusiendako gimnasia,  mantentze-gimnasia, batuka gazteendako, batuka-funky-tonifikazioa, psikomotrizitatea, yoga eta tai chi. Horietan guztietan bost monitore ari dira lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak