Kirol instalazioak berritzeko Udalak ez du Aldunditik laguntzarik jaso

Irati Agirreazaldegi 2009ko mai. 27a, 17:19
Foru Aldundiak 2008-2011 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzen deialdia egin zuen. Elgetako Udalak herriko kirol instalazioak berritzeko dirulaguntza eskaria aurkeztu arren ez du jasoko.

Frontoia berritu zen, eta pintura eta elektrizitateari dagokionez hainbat akats izan zirenez, hori konpontzeko 10.000 euroko laguntza jaso du Udalak; eta orain dihardute, gainera, Udal Pilotalekuko pintura kentzeko eta konpontzeko lanetan.

Kanpoko kantxa

Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzekin kiroldegi aldameneko kantxa konpontzea zen asmo nagusia, izan ere, orain dela 20 urte eraiki zen eta hondatzen hasi da. Baina laguntzarik ezean aurreragorako utzi beharko dituzte lanok.

Udalaren nahia zen kirol foroa zabaltzea herritarrek kirol arloan Elgetarako zein behar ikusten dituzte jakiteko eta euren ekarpenak jasotzeko; baina behar horiei aurre egiteko Foru Aldundiak laguntzarik eman ez duenez  oraingoz ez dute egingo.

2010erako, ordea, hausnarketa egitea eta hainbat berrikuntzarekin aurrera egitea nahi dute.

Kiroldegiko harrera

Kiroldegiaren kanpoko aldean dauden ziburuak aldatzea zen beste asmoetariko bat, baina dirulaguntzen mozketa ikusi ostean, aldaketa horiek ere atzeratu egingo ditu Udalak.

Bestalde, Udal aurrekontuetan 9.000 euroko diru partida bat dago aurreikusita kiroldegiko harrera gunean hainbat konponketa egiteko eta horrekin aurrera egitea erabaki dute. Horretaz gain, Estatu Fondotik jasotako dirulaguntzarekin herriko hainbat eraikinetako teilatuak konponduko dituzte eta tartean dago kiroldegiko teilatua ere. Hortaz, kirol instalazioetan berrikuntza batzuk egingo dira gutxienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak