Kirol foroaren lehenengo bileran parte hartzeko deia luzatu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 7a, 18:45
'Elgeta danon artian' egitasmoaren barruan zegoen hainbat eztabaida foro sortzea. Osatzen lehenengoa Kirol foroa izango da. Hilaren 9an, eguaztena, egingo dute lehenengo batzarra.

Hausnarketa egin edo ekarpenak egiteko prest dauden herritar guztiak daude foro horretan parte hartzera deituak. Hilaren 9an, eguaztena, egingo da kultura etxean 19:00etan hasita. "Elgeta denon artean egin nahi dugu, eta horretarako izen bereko lan talde bat osatu nahi dugu herritarrekin batera, alor desberdinetako foroak abian jarriaz", adierazi dute udaletik. "Bertara alor horretan lanean jarduteko, planteamenduak egiteko interesa duten herritarrak gonbidatu", nahi dituztela gaineratu dute.
     Foro horretan hemendik eta 10 urtera Elgetak Kirol alorrean egin daitekeenaren inguruan hausnartuko dute."Izan behar dituen edo izan ditzakeen kirol zerbitzuen, azpiegituren inguruan hitz egingo dugu, eta poliki - poliki planteamentuak bateratzen, adosten saiatuko gara", azaldu dute udal gobernu taldetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak