Kilometroak salgai daude 380 eurotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko ots. 16a, 22:43
12 euroren truke Korrika laguntzaile egiteko aukera dago Haizean, Espaloian eta Elgetako gaztetxean.

Hilaren 14an, eguaztena, egin zen Elgetan Korrikaren etorreraren gaineko lehenengo bilera. Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 25ean, domeka, igaroko da herritik. Goiz etorriko da Korrika, 08:30ak aldera. Kontuan hartuta egun berean Intxortako Atea izeneko ekitaldia dagoela aurreikusita herrian batzordean erabaki zen martxoaren 25ean herri gosaria besterik ez egitea.
Ekitaldi potoloak hurrengo egunerako, martxoaren 26rako utziko dira, besteak beste, Korrika Txikia.
Korrika batzordea martxoaren 26an zein ekitaldi egin aztertzen ari da. Ziurrenik umeei zuzendutako ekintzak izango dira. Hurrengo bilera martxoaren 1n egingo da, 19:30ean udaletxean.

Kilometroak salgai
Korrikak bost kilometro egingo ditu Elgetan. Kilometroak dagoeneko salgai daude 380 eurotan. Korrika batzordeko kideek herriko elkarte eta lantokietara joko dute datozen egunotan ahalik eta diru gehien batzeko.
Elgetako Udalari ere dirulaguntza handiagoa eskatzen zaio. Duela bi urte 3.000 euro eman zituen Udalak eta aurten 1.000 euro besterik ez ditu eskaini. Korrika Batzordean kopuru hori txikiegia dela baloratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak