Kezka herrian inguruetan motorrak eta quad-ak sortzen dituzten kalteekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 23a, 11:44

Erakunde moduan neurririk hartzeko eskumena duen edo ez aztertzen ari da Udala.

Gero eta gehiago dira Elgeta inguruko lurretan ikus daitezken motorrak eta quadak. Modan dagoen kirola da eta gehienbat aste bukaeratan ugari izaten dira gora eta behera ibiltzen diren mota horretako ibilgailuak. Zenbait herritarrek kexa agertu dute udaletxean motor horiek lur publikoetan zein pribatuetan ibiltzen direlako eta dezenteko txikizioak eragiten dituztelako.
     Udal arduradunak ere kezkatuta agertu dira arazo horren aurrean. Erakunde moduan Udala kontu horretan neurriak hartzeko eskumenik duen edo ez aztertzen ari da. "Aste bukaeran Intxortako puntan ikusi ditut motorrak", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Herri lurrak dira eta aztertu behar dugu arazoari nola aurre egin".

Lur jabeak kezkatuta

Lur pribatuetan ere sarri sartu eta ibili ohi dira motorrak eta quadak. Jabeek zoruan sortzen dituzten kalteak salatu dituzte eta euren lurretatik motorren joan-etorriak nola mugatu aztertzen ari dira. Kaltetuetako batzuk esku artean darabilten aukeretako bat da lur eremuen bueltan erromerak jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak