Kartzela zigorra errepideko langile bat autoarekin harrapatzeagatik

Arritxu Barruso 2008ko ots. 6a, 14:09
Elgetan errepidean lanean zebilen langile bat autoarekin harrapatu izanagatik, kartzela zigorra ezarri diote gidariari. 2005 urtean gertatu zen istripua eta gidaria alkoholaren eraginpean zihoan.

6 hilabetetako kartzela zigorra eta 25.000 euro inguruko kalte ordaina. Horixe da Donostiako epaitegi batek alkoholaren eraginpean zihoan, eta errepideko langile bat harrapatu zuen gidariari ezarritako zigorra.

Sententziak dioenaren arabera, istripua 2005ean gertatu zen, Elgetan. Gipuzkoa 2639 errepidean gertatu zen ezbeharra. Sententziak dio Opel markako auto bat zeraman gidariak eta ez zituela langileek errepidean ezarritako seinaleak errespetatu.

Epaiketan fiskaltza eta akusatua akordio batera iritsi ziren eta azken honek fiskaltzak ezarritako zigorra onartu du.  Auto gidariak sei hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du eta ezin izango du gidatu bi urtez, trafiko segurtasunaren kontrako delitua egiteagatik.

Auto gidariak, gainera, 25.350 euro ordaindu beharko dizkio kaltetuari. Aseguru etxeak 30.000 euro ordaindu zizkion azken honi istripua gertatu zenean eta  akusatuak, orain, 13.600 euro ordaindu beharko dizkio biktimaren aseguru etxeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak