Karim magoak jaso du Magia Mostrako ikusleen saria

Irati Agirreazaldegi 2009ko maiatzaren 18a

Ikusleek eurendako magorik gustukoena zein izan zen aukeratzeko modua izan zuten Magia Mostran. Antolatzaileen esanetan, beste urteekin alderatuz, "mago gehienek jaso dute boto zaparrada. Batek ere ez du jaso boto gutxi, baina badira bi mago tropeletik ospa eginda ibili direnak: Gaetan Bloom eta Karim". Aldea oso txikia izan arren, Karimek jaso du publikoaren saria.

Botoa eman zuten ikusleen  artean Gasteizko Magialdira joateko bi sarrera zozketatu zituzten. Bi lagunendako afaria da, 150 magotik gora elkartzen diren ekitaldi batean. Afalostean magia erakustaldia egongo da. Kontxi Gorrotxategi izan da zorteduna eta hark gura duena gonbidatu ahal izango du Magialdira joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak