Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aratusteetako barikuan apurketak egon ziren herrian. Udaletxetik jakinarazi dutenez frontoiko kristalezko ateetako bat apurtu zuten, kiroldegiko teilatuko urak jasotzeko tutu bat eta esertzeko banku bat. Aseguro etxeak esan duenez atea auto batekin jota apurtu zuten. Udalak, beste behin, bere kezka agertu du horrelako ekintzen aurrean.