Kalteak eragin dituzte Asentzioko lanen gunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 16a, 22:52
Bidea eta aparkalekua apurtuta aurkitu dituzte gaur goizean. Autoak atzera eta aurrera ibili izanaren arrastoak agerikoak dira.

Ezuste desatsegina hartu dute gaur goizean Asentzioko lanak egiten ari diren Mendilankor enpresako langileek. Bidea eta aparkalekua apurtuta aurkitu dituzte, eta lanen gunean autoak atzera eta aurrera ibili izanaren arrastoak nabariak dira. Oxel Erostarbe alkateak ere gogor kritikatu ditu txikiziook. "Horrelako jarrerek ekartzen duten bakarra da lanak atzeratzea eta gastua handitzea".

Ur hoditeria arriskuan

Lagatako arrastoen arabera badirudi bi autok eragin dituztela txikiziook. Hesiak egon arren Intxortako Atearen parean egiten ari diren eta amaitzeke dagoen autoen aparkalekuan sartu dira. Guztiz finkatu barik zeuden plastikozko plaka berdeak apurtu dituzte. Gainera, ermitarainoko bidea apurtu dute. Langileek prest zuten falta den azken geruza botatzeko, hareazkoa hain zuzen ere. Orain, atzera ere berdindu, lautu eta trinkotu egin beharko dute.

Ez da lehenengo aldia inguruko zelaietan antzerakoak gertatzen direla. Autoetako batek, joan etorri batean ur hodiak babesteko kutxatila zapaldu eta lehertu du. Ur hodia bera lehertu izan bazen kalteak dezente handiagoak izango ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak