Kafearen barietateak eta kafe on bat ateratzeko klabeak ezagutuz

Miren Arregi Amasorrain 2009ko mai. 15a, 14:59
Gure etxe, lantegi, edota tabernetan hartzen ditugun kafeak, ez zaizkigu normalean txarrak iruditzen, baina ba al dakigu kafe on bat horren ona ez den batengatik desberdintzen? Edo ba al dakigu kafe on bat egiteko klabeak zeintzuk diren? Atzo, bada, kafearen mundura hurbiltzeko saiakera egin zuten Elgetako Espaloia kafe antzokian, Javier Garcia baristaren eskutik

Kalitatezko kafeetan espezialista den pertsona da barista. Ez da termino ezaguna, enologoa izan daitekeen moduan, baina, enologoa ardoan espezializatua den moduan, barista kafean da espezialista. Atzo, Elgetan, gainera, izen handiko barista bat izan zen, kafearen gainean berbetan. Espainiako txapeldun Jabier Garcia hain justu. Kafearen kultura, eta kalitatezko edari bat elaboratzeko sekretuen gaineko argibideak eman zituen.

Baina gustuak gustu, nola jakin zelakoa den kafe on bat? Kafe espresso baten garrantzitsuena ahoan uzten duen zaporea da. Kafea hartu eta 10 minutura mihiak eta aho zapaiak kafe horretaz disfrutatzen jarraitzea da garrantzitsua

Batez ere kafe bat egiterakoan elaborazioak duen garrantziaz ohartarazi gura izan zituen Gartziak Espaloian batutakoak. Hain justu, gizartean asko kontsumitzen den edaria da kafea baina, kontran, ez diogu ardoari bezain besteko garrantzia ematen kafe baten kalitateari. Baina, zer behar da kalitatezko eta zapore oneko kafe bat ateratzeko? Kafe hon batek, kafearen beraren eta uraren atreko proportzioa gorde behar du eta tenperatura eta egiteko erabiltzen dugun denbora ere garrantzitsuak dira.

Espressoan, esaterako, badu zerikusia makina bakoitzaren berezitasunak, baina, horregatik da garrantzitsua makina horien sekretuak ezagutzea.

La tostadora enpresako barista da Javier Gartzia, Debagoienean ezagunagoa, Kafes La Brasileña izenagatik. Atzo Elgetan, jatorri, ezaugarri, eta barietate desberdineko kafeak aurkeztu zituen, eta bertan bildutakoek probatu egin zituzten; hain justu, kafe espezialen dastatzea egin zuten.

Guk, kafeari zaporea kentzeko dugun joerak, hala nola, esnea edota azukrea botaz batez ere, ez digu kalitatezko kafe batetaz gozatzen uzten. Horretarako, baina, behar beharrezkoa da kafeak eskaini ditzakeen sentsazio eta zaporeak, anitzak direla jakitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak