Aurten Elgetan ere ikusi ditugu Errege Magoak, 40 urte behintzat baziren kabalgatarik egiten ez zutela herrian. Arratsaldeko seiak pasatxoan iritsi dira San Roke kalean behera. Ume eta ez hain umeen harridurazko begiradapean; izan ere, txikienak ez ezik, nagusiak ere liluratuta utzi dituzte Ekialdeko Errege Magoek. Herriko plazan jende mordoa zuten zain, eta han bildutako herritarrak agurtuta Salvador kalerantz abiatu dira berriz ere udaletxe aurrera itzultzeko. Han Elgetako txikitxoen gutunak jaso dituzte.
Gau honetan, beraz, badute lana gure Errege Magoek neska-mutikoek eskatutako opari guztiak euren etxeetan banatzen.