Julio Calleja: "Argazki sinpatikoak aukeratu nahi izan ditut"

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 8a, 18:20
Argazkilari profesionala da Julio Calleja, baina Espaloikoa lehenengo erakusketa du. Kafe antzokian etxean moduan sentitzen dela esan digu. Uneak jaso ditu erakusketan, hortik izenburua: Unea.


Jaso dituzun lehenengo iritziak zelakoak izan dira?
Erakusketa zabaldu berria dut. Jende gutxik ikusi du oraindik. Oraingoz, baina, badirudi jendeak gustuko duela. 

Argazki guztien artean bat. Zein aukeratuko zenuke?
Oinaztuarena. Denbora luzea behar izan dut lortzeko. Sei edo zazpi urte! Gainera, izenburua ematen dio erakusketa guztiari. Hura bai unea!


Non atera zenuen?
Etxeko balkoitik, azkenean. Askotan joan izan naiz hilerriko atzeko aldera, leku hartan oinaztu asko jausten delako. Baina, hara, azkenean, etxeko balkoian lortu nuen une hura argazki kamerarekin harrapatzea.

Erakusketako argazki asko lanerako aterako zenituen.
Ez. Bakarra dago. Angiozarko sutearena. Gainerako guztiak argitaratu bakoak dira. Eguneroko jardunean nabilela, unea gustatu eta argazki kamerarekin harrapatutakoak.

Lehenengo erakusketa duzu. Zu zeu argazki erakusketak ikustera joaten zara?
Gustatzen zait joatea, baina lanbidearen ajea daukat, eta ez ditut gustura ikusten. Erakusketa honetan, argazki asko Elgetakoak dira. Hurbiltasun kutsu hori jendeari gustatu egiten zaio. 

22 urte daramazu Elgetan bizi izaten. Gustura bizi zara?
Erregeen letxe bizi naiz Elgetan. Ikaragarrizko bizi kalitatearekin, gainera. Bai, jauna!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak