Ozkarbi elkarteak egueneko batzarrean aukeratu zuen zuzendaritza batzorde berria. Aurrez batzordean zeudenetatik Oier Billa, J.M. Untzetabarrenetxea, Aitor Lezama, J.L. Arizmendiarrieta, J.R. Sarasua eta Julen Barrutia geratuko dira; azken honek hartuko du presidente kargua Gaizka Bolinaga ordezkatuz. Batzordea osatuz, taldean sartuko dira Mikel Mandaluniz (presidenteordea), Etor Sarasua, Eneida Elorriaga, Itziar Olabe, J.A. Beretxinaga eta Karmelo Larrarte