Joseba Tapiak disko berria aurkeztuko du Espaloian

Maider Arregi 2010eko irailaren 29a

Domekan, hilaren 3an, Espaloia Antzokian aurkeztuko du 'Eta tira eta tunba' lan berria Tapiak. Sarrerak salgai daude; aurrez erosiz gero 6 eurotan eta txarteldegian 8 eurotan.

Joseba Tapia musikariak Eta tira eta tunba lan berria aurkeztuko du urriaren 3an Espaloia Antzokian, 19:00etan. Katarain estudioetan grabatu du Tapiak bere bosgarren diskoa. Sarrerak salgai daude; aurrez erosiz gero 6 eurotan eta txarteldegian 8 eurotan.

Joseba Tapia

Eleuterio Tapia osaba izan zuen irakasle. Harekin hasi zen plazetan eta erromerietan. Hamazazpi urteko azaldu zen lehen aldiz plazan bakarrik, 1981ean, Donostiako Igeldon.

Euskal Herriko Trikitixa Txapelketak irabazi zituen 1986an eta 1988an. Hogeita zazpi urte daramatza Leturia pandero-jolearekin bikote gisa, Tapia eta Leturia Band taldean eta baita Tapia eta Leturia laukotean ere, Jexux Aranburu eta Arkaitz Miner-ekin. Ibilbide honetan bederatzi disko kaleratu dituzte.1998an ekin zion bakarkako kantagintzari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak