Jone Muxikari omenaldia egingo diote

Maider Arregi 2008ko urtarrilaren 31

Otsailaren 10ean, domekan, Jone Muxika txirrindulariari omenaldia egingo zaio. Jone Muxikak Gipuzkoako eta Euskadiko ziklo kros txapelketak irabazi ditu. Espainiako ziklo kros txapelketan berriz, hirugarren postua eskuratu du. Elgetako Udalak eta Txirrindulari elkarteak omenaldi polita antolatu dute. Hemen duzue prestatutako egitaraua:

Egitaraua

  • 9:30 Bizikleta ibilaldia. Irteera plazan. Ibilaldia: Elgeta-Elorrio-Durango-Zornotza-Durango-Elorrio-Kanpazar-Asentzio-Elgeta
  • 10:30: Ume eta nagusientzako bizikleta irteera Elgetatik Asentziora. (Txikienen bizikletak kotxeetan eramateko aukera izango da).
  • 11:15: Bizikleta festa Asentzion. (Eguraldi txarra egiten badu, Elgetan).
  • 12:30: Asentziotik Elgetara jaitsiera.
  • 13:00: Omenaldia Espaloian.
  • 14:00: Herri bazkaria Espaloian.

Umeentzako menua: -Pasta, oilasko paparra, postrea, ura. 8 euro.

Nagusiendako menua: Entsalada mistoa, fritoak, saiheskia labean, flana izozkiarekin, urteko ardoa/kafea. 20 euro.

  • Bazkarirako izena emateko: udaletxean eta Espaloian.
  • Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a, eguaztena.

Antolatzaileak: Elgetako Txirrindulari Elkartea eta Elgetako Udala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak