Jone Muxikari omenaldia apirilaren 18ko bizikleta jaian

Irati Agirreazaldegi 2009ko apirilaren 7a

Iaz Asentzion hasitako bideari jarraituz, bizikleta jaia antolatu du Udalak apirilaren 18rako.

Goizean barrena hainbat ekintza izango dira: 09:30ean abiatuta bi bizikleta ibilaldi izango dira aukeran. Batzuek errepideko bizikletarekin egingo dute buelta eta mendian besteek.
Goizean goiz abiatuko dira batera eta bestera txirrindulariaak, baina txikiek beranduago dute hitzordua. 11:00etatik 12:00etara bitartean Salbador kalean elkartuko dira umeak eta jolasak egingo dituzte, beti ere, bizikletan.

Mokadutxoa eta oparia

Bizikletan ibilaldia egitera irtendakoek eta umeek Salbador kalean bat egingo dute 12:00ak inguruan eta mokadutxo baten bueltan Jone Muxika herriko txirrindulariari omenaldi xumea egingo diote. Antolatzaileek esan digutenez, egin duen denboraldiarengatik merezitako oparia jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak