Jone Muxikak Espainiako txapelketa jokatuko du zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko eka. 29a, 13:08
Oskar Askasibar izan da lehenengo debagoiendarra Sabiñanigoko Quebrantahuesos proban.


Aurreko asteburuan La Grande Boucle Féminine  proban izan zen Jone Muxika eta Oskar Askasibar Sabiñanigoko Quebrantahuesos lasterketan beste sei elgetarrekin batera.
Muxika 9. sailkatu da bost eguneko Frantziako proban. Domekan, azken etapan, lan oso ona egin zuen eta bosgarren iritsi zen helmugara. Emakumeen Bira-ko tropelean ere ibili zen aurretik. 23. amaitu zuen.
"Emakumeen Birara jende oso ona etorri da aurten eta hori nabaritu egin da tropelean", azaldu du Muxikak. "Frantziako probako lehenengo  etapak gogorrak egin zitzaizkidan oso lauak zirelako. Domekan hobeto ibili nintzen eta horri esker amaitu dut 9. sailkapenean". Muxikak esan du gustura dagoela orain arte lortutakoarekin. Oraindik, baina, badu non saiatu. Zapatuan Espainiako Txapelketa jokatuko du Cuencan eta uztailaren 6tik aurrera Italiako Giroa.

Quebrantahuesosen ondo
Quebrantahuesos proban, Oskar Askasibarrek egin du Debagoieneko denborarik onena (6:01:54). "Ez da nire denborarik onena, baina pozik nago. Espero baino hobeto ibili naiz". Beste sei elgetarrek ere amaitu dute proba.  Ibai Etxaniz (7:16:51), Alain Elorriaga (7:24:08), Garikoitz Arrazola (8:09:08), Etor Sarasua (8:18:23), Jabier Larrañaga (8:21:52) eta Iñaki Askasibar (9:15:20).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak