Jone Muxika txirrindularia omendu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko apirilaren 18a

Egindako denboraldi onagatik jaso du txirrindulari elgetarrak herritarren omenaldia. Bizikleta festan zoriondu dute elgetarrek Jone Muxika.

Jone Muxika txirrindulariari zorionak eman dizkiote elgetarrek egindako denboraldiagatik. Lore sorta bat eta herritarren muxuak jaso ditu. "Eskerrik asko" eman die berak.

Bizikleta festaren barruan egin diote omenaldia Jone Muxikari. Goizean bi ordu pasako bizikleta martxa egin dute hamabi bat lagunek. Bitartean, herriko txikienak bizikleta lasterketak eta jolasak egin dituzte Salbador kalean. 12:30ean bukatu dute bizikleta irteera eta orduan jaso du omenaldia Jone Muxikak. Haundi zein txiki, guztiek hartu dute parte, bizikleta, kasko eta guzti. Omenaldiaren ostean luntxa egin dute.

Jone Muxikak Euskal Herriko ziklo kros txapelketa ezik, beste hainbat lasterketa ere irabazi ditu. Espainiakoan, bosgarren helmugaratu zen. Orain, datozen zikloturista lasterketetan hartuko du parte eta uztailean Pirinioetako proba baten hartuko du parte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak