Entremendu gogorrak eman du bere fruitua. Jone Muxikak jantzi zuen atzo txapela Euskadiko Ziklo Kros txapelketan. 42 minutu eta 29 segundu behar izan zituen zirkuitua burutzeko, bigarren sailkatu Saioa Olite baino 3:21 gutxiago. Emakumezkoetan hirugarrena Olatz Odriozola izan zen eta laugarrena Amaia Martioda.
Gizonezkoetan Javier Ruiz de Larrinaga izan zen azkarrena eta 23 urte azpikoetan Jon Izagirre.