Jone Muxika elgetarra zortzigarren Espainiako ziklo-kros txapelketan

Julen Iriondo 2010eko urtarrilaren 11

Rocio Gamonal asturiarrarengandik (irabazlea) bost minutu pasatxora amaitu zuen.

Espainiako txapelketako lehenengo hamarretan amaitu arren, Jone Muxika elgetarra ez zen oso gustura geratu lasterketarekin. Lesio bat gainditzeko bidean, Elgetako txirrindulariak ez zuen sasoi betean korritu zapatuan. Zirkuitua (3.353 metrokoa) ez zen bere gustukoa. "Laua eta bizkorra zen, azkar joatekoa. Aredun zatiak ere bazituen, eta i ez naiz horrelako bideetan ondo moldatzen. Lokatza duten guneak gustatzen zaizkit niri. Barrutiak zituen bi putzuetan aurreratzen nuen jendea, baina areetan atzean geratzen nintzen berriro".

     Muxika ez zen oso gustura mintzo, Espainiako txapelketetan beti antzera gertatzen ei zaiolako: "Horrelako zirkuituetan ez naiz motibatzen eta nekatu gabe amaitzen dut beti. Gauza bakarrarekin nago pozik, egin dudan irteerarekin, normalean baino dezente hobea egin dut-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak