Jone Muxika elgetarra nagusi emakumezkoetan Osintxuko lehenengo ziklo-krosean

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko azaroaren 5a

Eguenean, hilaren 1ean, jokatu zen Osintxu-Bergara ziklo-krosa. Nesketan Jone Muxika elgetarrak ez zuen areriorik izan. 38 minututan egin zuen proba. Gizonezkoetan, Unai Yus gasteiztarra izan zen azkarrena.

Emakumezkoen lasterketan, Jone Muxika elgetarrak ez zuen areriorik izan. Goizeko hamarretan abiatu ziren proba jokatu zuten hiru neskak, eta beste bien aurrean, samur nagusitu zen Muxika. 38 minututan amaitu zuen lasterketa, bigarrena baino bost minutu gutxiago.


"Asfalto larregi"
Proba amaitutakoan, Muxika pozik agertu zen. "Oraindik ez nago sasoi onenean, baina hobetu eta denboraldian zehar aurrean egotea espero dut", adierazi zuen. Lasterketan hiru neskak parte hartu izana kopuru txikia iruditu zitzaion. "Villarcayoko lasterketan, maila handiagoa egon zen; gaur hiru neska besterik ez gara ibili. Ibilbide polita izan da: baina, niretako, ziklo-krosa izateko, asfalto larregi zeukan".
Gizonezkoen mailan Unai Yus gasteiztarra samur nagusitu zen. Bere denbora 57:44.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak