Jone Muxika elgetarra izan da emakume azkarrena Sabiñanigoko Quebrantahuesos proba ospetsuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko eka. 23a, 00:40

Mutiletan, Oskar Askasibar (06:03:21) eta Xabier Aranguren (06:05:43) izan dira Elgetako ordezkarien artean azkarrenak.

“Zorte handia izan dut”, zioen Jone Muxika elgetarrak zapatuan Quebrantahuesos proba amaitu bezain laster. “Ez nago nire sasoi punturik onenean, baina zortea lagun izan dut gaur. Behin zulatu dut eta hori helmuga gurutzatu ostean izan da”. Elgetarra izan da aurten Sabiñanigoko helmuga gurutzatzen lehenengo emakumea (06:29:09) eta zegokion saria jaso zuen Sabiñanigoko sari banaketan. Muxikak Elgetatik proban parte hartzera joandako txirrindulari eta lagunekin ospatu zuen saria 33 lagun batu ziren-eta Navasa herrian afaltzera.

12 elgetar bizikleta gainean

Huescako probak ospe handia du txirrindularien artean eta aurten 12 elgetar izan dira bizikleta gainean. Mutilen artean azkarrenak Oskar Askasibar (06:03:21) eta Xabier Aranguren (06:05:43) izan dira. Esan beharra dago irteera hartu duten elgetar guztiak iritsi direla helmugara. Gogorra izan da aurten proba. Bero handia egin du, eta zalantzarik gabe tenperatura altua izan dira aurten protagonista nagusia proba guztian zehar. Elgetako txirrindulariak animatzera joan direnak ere ez dira gutxi izan. Zorionak denei!

Denborak

  • Oskar Askasibar     06:03:21
  • Xabier Aranguren     06:05:43
  • Jone Muxika            06:29:09
  • Ibai Etxaniz            07:03:51
  • Eñaut Arantzeta       07:16:30
  • Alain Elorriaga       07:29:37
  • Garikoitz Arrazola  07:38:50
  • Jabier Larrañaga    08:29:41
  • Joseba Muxika       08:52:24
  • Etor Sarasua          09:23:26
  • Unai Alkorta         09:57:11
  • Iñaxio Askasibar    02:49:05 (Treparriscos proban)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak