Jolastokia handitzen eta eskola ataria konpontzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 26a

Lehen Hezkuntzako umeen jolastokia handitzeko lanak hasita daude, jarraian Eskola atarian apurtuta dauden baldosak konponduko dituzte.

Aurreko agintalditik datorren egitasmoa da honakoa. Lehen Hezkuntzako umeen jolastokia handitzeko lanak hasiak ditu Udalak. Jarraian, uneotan itxura eskasa ematen duen Herri Eskolako atarian konponduko dute. Apurtuta dauden baldosak ipiniko dituzte eta horrelakorik berriz ez gertatzeko pibotak jarriko dituzte autoak bertaraino sartu ez daitezen. Lan horiek azaro amaierarako amaituta egotea aurreikusten dute udal arduradunek. Aurrekontua 12.000 eurokoa da.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak