Jolasparkeak 70 bat ume hartu ditu aurten Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 5a, 13:18
Udalak balorazio oso positiboa egin du, besteak beste nerabeen parte hartzea handia izan delako. gaztelu puzgarriak eta txoperrak izan zuten arrakasta gehien.

Gustura ibili ziren jolasean hilaren 4an Elgetako gaztetxoak. Udalak frontoian ipinitako Gabonetako jolasparkean bost jolas izan zituzten aukeran eta 70 bat ume hurbildu zen. "Balorazio positiboa egiten dugu", adierazi du Rebeka Ubera zinegotziak. "Umeek aukeratu dituzte aurten jolasak eta ikusi da harrera hobea izan dutela, gehienbat 12-16 urte bitartekoen artean". Giza-futbolinak, rokodromo puzgarriak, gaztelu puzgarriak, txoperrak eta ohe elastikoak osatu dute aurten parkea. Zezen mekanikoak kale egin du, izan ere apurtu egin zen eta ordez puzgarri rokodromoa ekarri zuten. "Esperientzia ikusita, hurrengo urtean ere umeek aukeratuko dituzte jolasak", esan du Uberak.

Gabonetako pilota txapelketa
Oso giro polita izan da, halaber, Gabonetako Pilota Txapelketan. Oinatz Bengoetxeak, Aitor Mendizabalek eta Jaunarenak egin zuten sari banaketa eta asko banatu zituzten.
Bakoitzak bere kategorian, finalak irabazi zituzten Egoitz Mañarikuak, Ainhoa Zeziagak, Etor Zubiaurrek, Maitena Mañarikuak eta Iñaki Olaortuak. Azken honek, gainera, Ozkarbi Pilota Elkartearen eskutik urteko pilotariaren saria jaso zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak