Jokalari berriekin taldea indartu egin dela-eta, mailaz igotzea du helburu Elgetako taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uzt. 27a, 14:02

Javier Bolinagak hartu du presidente kargua eta Jon Caballero eibartarrak egingo ditu taldean lehenengo entrenatzaile lanak.

Hilaren 20an, barikuan, egin zuten Elgeta Futbol Taldekoek lehenengo bilera. Bertan, Zuzendaritza Batzorde berriaren aurkezpena egin zuten. Jokalariek, gainera, denboraldirako asmoen berri jaso zuten.
Javier Bolinagak hartu du presidente kargua. Juan Ramon Irazabal eta Jose Maria Zubiaurrek idazkaritza zein diru kontuetaz arduratuko dira. Zuzendaritza batzordea Carlos Fernandezek, Paco Llamasek eta Haritz Gallastegik osatuko dute.


Entrenatzaile berria
Guztiz itxitako kontua ez izan arren, taldeak 22 fitxa egitea aurreikusten du. Dozena bat jokalari elgetarrak izango dira eta  hamar bat Eibartik etorri berriak.
Entrenatzaile lanetan, aurten, Jon Caballero eibartarra arituko da. Asier Castelosen laguntza izango du zeregin horretan. Abuztu erdialdean ekingo diote aurre-denboraldiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak