Juanjo Kintela psikopedagogoak haurreskolek zelakoak behar duten azaldu zuen Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urr. 1a, 23:02
Juanjo Kintelak esan zuen dagoen eremua handia dela eta sortzaileak izanez gero haurreskola polita egin daitekeela Elgetan.

Elgetan haurreskola berria prestatzen hasi beharra dago. Lokala ia prest dago Torrealdean. Orain, haurreskolaren diseinua lantzen hasi beharra dago.
Udalak prozesu hori irekia izatea nahi du interesa duen herritar orok bere ekarpenak egin ditzan. Prozesu horren abiapuntua eguenean kultura etxean egindako hitzaldi bat izan zen. Juanjo Kintela psikopedagogoak esan zuen haurreskolen diseinu erabakitzerakoan bi printzipio nagusi hartu behar direla kontuan. "Alde batetik umearen lasaitasuna eta segurtasun afektiboa zein fisikoa bermatu behar dira", esan zuen Kintelak. "Bestetik, hezitzaileen ongizate eta erosotasuna".
Ateak nolakoak behar duten, beroketa sistemak, logelak, janaria prestatzeko eremua, umeak aldatzeko eremuak... gauza asko hartu behar dira kontuan adituaren esanetan.


Sortzaileak izateko unea
Elgetan 200 metro koadrotik gorako eremua dago haurreskola berriarendako. "Ondo pentsatzen badugu eta sortzaileak bagara haurreskola polit bat diseinatu dezakegu", esan zuen Kintelak. "Estruktura sozial bat muntatu behar dugu non umeak eta hezitzaileak gustura egongo diren eta gurasoak ere bai".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak