Nagusiak zein gazteak, mutilak zein neskak, talde polita elkartu zen domekan ere Espaloian dantzan egitera. Herrixa dantzan ekimeneko ikasturteko azken saioa egin zuten. Erantzun ona izan du hilero, azken domekan, egin den hitzorduak. Munduko dantza dezente ikasi dituzte bertaratu direnek, eta bertakoak ere bai.
Dantza-jauzien ikastaroa
Patxi Monterok gidatu ditu Herrixa Dantza ekimeneko saioak. Bi astez luzatzea erabaki duten dantza-jauzien ikastaroa ere bere gidaritzapean egiten ari dira. Hogei bat lagun elkartzen dira eguaztenetan Euskal Herriko hainbat dantza ikasteko; Hegi, zazpi jauzi... Ekainaren 12an, Elgetako II. Koadrilen egunean, ikasitakoa erakusteko aukera izango dute. Arrabost taldeak emanaldia egingo du bazkalostean eta plazako dantzak eskainiko dituzte. Ikastaroa ordura arte luzatzea erabaki du Monterok. Beste bi eguazteneten, beraz, dantza-jauzien ikastaroa egingo dute Espaloian19:00etan hasita.