Jakoba Errekondo: "Nekazaritzan, gaur egun, kalitatea da gure aukera bakarra"

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mai. 16a, 15:53
Elgetako kultura etxean hitzaldia egin du Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoak. Elgetako baserritarren elkarteak gonbidatuta izan zen aditua herrian.

Zeintzuk izan ohi dira baserritarren kezka nagusiak?
Landareak nola landu eta nola manipulatu izaten dira baserritarren kezka nagusiak gaur egun; tratamendu kimikoak ahal den gutxien erabiltzeko eta lurra ahal den neurrian zaintzeko.

Zer ekoitzi zalantzan ibiltzen dira?
Ez. Zer ekoitzi baino nola ekoitzi izaten da arazoa. Garai batean baserritarrak ekoitzi egiten zuen. Gaur egun, gainera, produktu hori ontzi batean sartu behar du, etiketa bat jarri behar dio eta saltzaile edo saltoki egoki bat aurkitu behar dio... kate bat osatu behar du eta nire ustez hor dago benetako gakoa.


Nekazaritza ekologikoa da etorkizuna?
Zalantzarik gabe. Gaur egun kalitatea da gure aukera bakarra. Ezin dugu inola ere lehiatu kopuruan gureak baino lur lauagoak edonon daude-eta. Eta kalitatean arau nagusienetako bat da produktu kimikoen erabilera.  Nekazaritza ekologikoa gehiago sustatu beharko litzateke. Kontsumitzaileen artean, gainera, gero eta sentsibilitate handiagoa dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak