Jakiundeko kide egin dute Jon Markaide

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 31

Eusko Ikaskuntzaren zientzia, arte eta letren akademiako kidea da elgetarra.

Eguenean, hilaren 25ean eratu zuten Donostian Eusko Ikaskuntzaren zientzia, arte eta letren akademia, Jakiunde akademia. Alor horietan egindako lanagatik nabarmendutako 26 adituk osatzen dute akademia, tartean Jon Markaide astronomo elgetarrak.
Jakiunde akademiako kideak urtean hiru aldiz elkartuko dira. Euskal letrek, zientziek eta arteek hartu beharko luketen bidea izango dute hausnarketa gaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak