Jaietan egindako alkoholemia testaren emaitzak: %35ak positiboa eman zuen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko uzt. 31a, 16:49
Herriko jaietan, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatu, informatu eta arreta hartzeko kanpaina egin zuten Elgetan; horretarako, “Alkohol mailaren froga” prestatu zuten. Froga interesa zuten pertsona guztiek borondatez egin zuten. Orain, jaietan egindako alkoholemia testen emaitzak atera dituzte.

190 pertsonek egin zuten froga; horietatik erdia baino gehiago gizonezkoak ziren, 122 hain zuzen, gainontzeko 68ak emakumezkoak. Parte hartu zuten 18 eta 75 urte bitartekoek. Gehienak baina, 21 eta 25 urte bitartekoak izan ziren. Emaitzak izan dira : 48 gizon eta 19 emakumek emaitza positiboa eman zuten alkoholemia frogan; guztira %35ak. 

Gidatu

Gidatu ahal izateko legeak baimentzen duen muga 0,5 gr/ litroko da. Hala, ea gidatu egin behar zuten galdetu zitzaien, eta parte-hartzaileen %21,58k (41 pertsona) autoa hartuko zuela esan zuen.

Gidatu behar zutenen artean 11 pertsonak emaitza positiboa eman zuten. Hau da, programan parte hartu zuten 190 pertsonetatik, 11k istripua izateko arriskua zuten, 0,5 gr. baino gehiagoko alkoholemia tasa izanda gidatuko zutelako.

Herritarrak gustura

Horiek izan dira jaietan egindako testen emaitzak. Bestalde, atera duten ondorioetako bat da alkohol maila neurtzeko erabili ziren etilometroak (maila kuantitatiboak) oso eraginkorrak eta populazioaren gustukoak izan zirela, izan ere, beraien alkohol maila zehatza ezagutu ahal izan zuten.
Testa 'alkohola eta gidatzea' eta 'alkohola eta osasun arriskua' binomioak lantzeko tresna bezala erabiltzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak