Jai batzordea: "Danon eskuetan dago jaiei bizitasuna ematea"

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 1a, 21:14
Biharko Mozorro gauarekin hasiko dira 2009ko Ferixa Nagusiko jaiak. Kalean bizitzeko jaiak antolatu dituztela adierazi dute batzordetik; aurrekontua 37.418 eurokoa da.

Haur jolasak eta mozorro gaua. Hori Elgetako jaietako lehenengo 'asaltorako'. Hastear diren 2009ko Ferixa Nagusiko jaietan askotariko ekintzak izango ditugu. Oxel Erostarbe alkateak alkate txikia izendatu ostean brindis egitera animatu gura ditu herritar guztiak.

Barikua, erretiratuen eta umeen eguna izango da. Egongo da zer ikusi. Salbador kalean harategia zabaltzea aurreikusten duen Imanol Goikoetxea harri-jasotzaile lanetan ikusiko dugu 13:00etan hasita. Goenatxorekin batera arituko da. Bits festak, bere aldetik, ikusmin handia sortu du herritarren artean. Ekimen berria da, herrian lehenengo aldiz egingo dena. Herriko plazan egingo dute lehenengo sokamuturra saioaren ondotik, 20:15ean hasita. Bestetik, gau txoriendako borondatezko alkoholemia probak egiteko aukera egongo da farmazia parean gauerditik aurrera. Ekimen berria honakoa ere.

Herri eguna, zapatuan

Zapatuan, berriz, Herri eguna izango dugu. Urteroko asko lasterketa eta herri bazkaria egingo dira, baina buruhandiak aurrekoetan baino gehiago izango dira. "25 bat inguru irtengo dira kalera", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Inguruko herrietatik etorriko dira eta 11:45ean irtengo dira kalera Ustekabe txarangarekin batera".

Idien erakustaldia, domekan

Aurtengo feria ere indartsu dator. 22-25 idi pare inguruz osatutako erakusketa egongo da azokan, eta baita idi proba saio bat ere eguerdi aldera. Idi gazteen proba izango da. Elgeta, Zumarraga eta Bizkaiko herrietatik etorritako hiru pare harriak jasotzen saiatuko dira ordubetean. Idi gazte horiek, gainera, lehenengo esperientzia izango dute plaza lanetan. Ganadu azokari dagokionez aurten behiak, txahalak eta astoak ere egongo dira. Makineria eta burdindegi azokan, bestalde, antolatzaileek 45-55 saltoki inguru egongo direla aurreikusten dute. Loreak, barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, eztia edo landareen erakusketa eta salmenta ekarriko dituzte Elgetara.

Egitaraua

Uztailak 2, eguena: MOZORRO GAUA

17:00 Umientzako jokoak (Artikoa)

19:30 Mozorro jaitsieria Salbadorretik Ustekabe txarangarekin. Plazara            iritsitakoan alkate txikixari emango jako agintia eta brindisa egingo da jaixei hasieria emoteko. Ondoren buruhaundixak.

22:00 Mozorro afaria plazan.

23:00 Erromerixia: Kupela taldearekin

00:00 Larrain dantza urteroko ohittura onari jarraittuz. Ondoren erromerixiak         jarraittuko dau.

Uztailak 3, barikua: GAZTE ETA ERRETIRATUEN EGUNA.

11:00 Umientzako puzgarrixak salbador kalian.

11:15 Intxorta elkartearen aurrean salda banatuko da.

11:45 Krabelinak jartzea jubilatuei.

12:00 Meza Nagusixa, iazko jaixetatik hil diren jubilatuen alde.

13:00 Herri kirolak: Harrijasotze saioa Goenatxo eta Goikoetxe.

14:00 Jubilatuentzako bazkarixa Espaloian. Bazkalostian dantzarako aukeria         egongo da Peli Arantzabal soinu jolearekin.

14:00 Umeentzak bazkarixa.

16:00 Puzgarrixak umientzako.

18:30 Buruhandixak.

19:00 Zezenak.

20:00 Trikibertso poteoa.

20:15 Bits festa plazan.

22:00 4 1/2 ko buruz buruko pilota txapelketako finalak.

22:30 Erromerixia: Zurrust taldearekin.

00:00 Suzko zezena plazan. Ondoren erromerixiak jarraittuko dau.

00:00 Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Trapatoni Circus Band, Skakeitak eta Skasti.

07:00 Txokolatadia Gaztetxian.

Uztailak 4, zapatua: HERRI EGUNA

11:30 Kuadrilen hamaiketakoa: Ozkarbi elkartean.

11:45 Buruhanduxien etorrera salbadorretik Ustekabe txarangak lagunduta.

12:30 Asto karreria, Elgetako IX. Sarixa.

13:00 Kalejira Ustekabe txaranga eta buruhaundixekin.

14:30 Bazkari herrikoia: paella erraldoia eta sahieski errea.

16:00 Kantuak eta dantzak Jainaga eta Narbaizarekin

19:00 Zezenak. Ustekabe txarangak alaituta.

22:30 Erromerixia, Imuntzo eta Belokikin.

23:30 Bolo txapelketa.

00:00 Suzko zezena.

00:00 Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Señor No, Hell Beer Boy seta         Doubling Boys.

Uztailak 5, domekia: FERIXA NAGUSIXA.

09:00 Ferixa Nagusixa zabalduko da: ganadu erakusketia, makinarixia eta         burdindegi azoka.

  • Erakusketia eta salmentia: lorak, barazkixak, gaztaiak, fruta, txakoliña, eztixa, landarak...

  • Eskulangintza.

  • Herriko abereak.

  • Idiak.

  • Artisauak.

12:00 Elgetako trikitilarixak alaittuko dittue kaliak goizean zihar.

12:00 Idi probak

18:00 Umeentzako play-back lehiaketa

19:30 Kabareta. Femme Fatale konpainiaren eskutik.

21:00 Txitxiburduntzia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak